Topaketaren helburua: Gorbeialdean euskalgintzan lanean ari diren taldeek, udalerriz udalerri, antolatzen dituen jarduerarik nabarmenen bilduma egitea da. Horrek, gure Kuadrillan euskararen erabilera handitzeko egiten dugunaren argazki bat emango digu. Eta esperientziak trukatzeko ere balioko du. Horrekin batera, jarduera horiek antolatzeko sakonean dugun arrazoien inguruko hausnarketatxoa ere egin nahi dugu. Horregatik izenburua: "Zerk mugitzen gaitu?" Hau da, zein dira egiten duguna egiteko indarra ematen diguten arrazoiak? Bukatzeko, 2018aren amaieran Euskal Herri osoan egingo den euskaldunen aktibazio-erronkaren berri (Euskaraldia) emango digute Topaguneko kideek.
Hara nori taldeak 'Jainko bat' aurkeztuko du. Ekarpena: 7 euro saio bakoitzak. Argibide eta erreserbak: info@monstrenko.com eta 640367633 telefonoan.
Zirriborrotik ipuinera erakusketa antolatu da Eduardo Rodriguez eta Eneko Etxegarairen eskutik.
Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izango dira gidari 2018an bigarrenez antolatu den Kantuz eta Kontuz euskal kantagintza tailerrean. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak antolatzen duten tailerrak gasteiztarrak euskal kantagintzara erakartzea du xede. 2018ko urtarriletik maiatzera bitartean egingo dira saioak, hilabete bakoitzeko asteazken banatan 19:00-20:30 artean. Izena emateko epeaabenduaren 27ra arte zabalduko da. Informazio gehiago: ilazkano@oihaneder.eus aunanue@geuelkartea.eus
Haurren Arterako eta Kulturarako eskubideen gutuna erakusketa "irudiztatutako gutuna" da, munduko bazter guztietako haurrek artearekiko eta kulturarekiko eskubideak dituztela adierazten duen gutuna.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |