Kuartangon. 10:00etan. Olentzero herrietan barrena ibiliko da. 20:00etan Olentzerori harrera Zuhatzu Kuartangon. Kalejira, txokolatea, gaztainak, ardo beroa eta oparien banaketa. Langraiz Oka. 18:00 Olentzeroren kalejira plazatik frontoirano. 19:00 Olentzerori harrera. Gaztainak eta ardo beroa. Langraiz Okako frontoian. Gaubean herriz herri joango da Olentzero, honako ibilbidea eginez: 9:30ean Batxikabo, 10:00etan Tuesta, 10:30ean Espejo, 11:15 Osma, 12:00 Villanañe, 12:30 Uribarri Gaubea, 13:15 Gurendes, 14:00 Pinedo, 14:30 Corro, 15:00 Boveda. Arratsaldeko 17:00etan umeen gutunak jasoko ditu.
Olentzero eta Mari Domingik Gasteizko haurrak hartuko dituzte, Udaletxean 10:00etatik 15:00ak arte. Gero, 18:00etan, desfilea izango da. Ibilbidea: Iparralde gizarte etxea, Legutioko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, eta Olagibel kalea. Plaza Berrian amaituko da. Ostean, agurra egingo dute eta kanta abestu. Mari Domingi eta Olentzeroren agurra: 19:00etan Udaletxeko balkoi nagusitik agurtuko dituzte bertan daudenak eta haren kanta abestuko dute guztien artean. Salburu auzoan ongi etorria emango diete abenduaren 24an, 17:00etan, Juan Carlos eta Paris kaleen arteko gurutzean hasita.
Kalejira mitologikoa, ongi etorria, gaztainak eta ardo beroa. Martxoaren 8 plazatik Kultur Etxera.
Zirriborrotik ipuinera erakusketa antolatu da Eduardo Rodriguez eta Eneko Etxegarairen eskutik.