Markeliñe Konpainiaren eskutik. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. Zikloetarako ikuskizuna da.
Futbolean euskararen erabilera sustatzeko tailerra. Eman izena Amurrioko Euskara Zerbitzuan.
Jakoba Errekondo baratzegintza ekologikoan aditua da, paisajistaz gain, eta Bizi Baratzea, Garaian Garaikoa Garaiz liburuaren egilea. Baratzeari buruzko jakingaiak eta filosofia zabaltzen ari den bitartean, Euskal Herriko komikilari onenek beren marrazkiak zuzenean sortuko dituzte. Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatzen du.
Sei eta zortzi urte arteko umeentzat eta haien gurasoentzat zuzendutako irakurle kluba antolatu du Kuadrillako Euskara Zerbitzuak. Azaroaren 10a baino lehen izena eman behar da Zigoitiko zentroan bertan edo euskara@gorbeialdia.eus helbidera idatzita.
Udalaren liburutegi sareak antolatuta, Idazleekin Solasean zikloan Juan Luis Zabalak euskal literaturaren gaur egungo egoeraz gogoeta egingo du.
Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloan esperantoaren txanda izango da Aitor Arana idazle eta itzultzailearen eskutik.
Zigoitiko Zizkiño mendi taldeak bi proiekzio antolatu ditu azarorako. Lehena Mugak zabalduz dokumentala da, Hegoaldeko muga ezagutu eta salatzeko hainbat elkarte eta norbanakok, Melillara egindako bidaiaren kontakizuna.