Aramaioko udalak irteera fotografikoa antolatu du. Alex Mendikutek gidatuko ditu irteerak.
'Bertsoak eta kantak' hitzaldia eskainiko du Xabier Amurizak. Antolatzailea: Aguraingo Klaretiarrak.
Txiki geratu da Amurrioko San Anton plaza. Plataformaren esanetan, 1.700 lagunek bat egin dute AlFREEdo plataformaren deialdiarekin.
Udalaren liburutegien sareak haur eta familientzako jarduerak antolatzen ditu. Nondik S.C.P taldearekin. Arkitekturaren eskutik munduko txoko berezienetara bidaiatu eta hainbat etxe mota eraikiko dituzte.
Kinetic hondarra ezagutuko dugu tailer honetan. Benetazko hondarra dirudi Kinetic hondarrak (%98a benetazko hondarra da). Erraz jasotzen da, oso erraz moldekatzen da eta oso material egokia da haurren irudimena pizteko. Jolas ezbedinen bidez, begirale baten laguntzaz, jolas material berri hau ezagutuko dugu tailer honetan. 4 eta 10 urte arteko haurrentzako tailerra. Tailerra doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat aretoa@elkar.eus helbidera.
Txotxongilo artistikoak egiten ikasteko saioa. Jarraian, ohi bezala, askari goxoa bertaratutako guztiontzat. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa
Montehermoso jauregira eta ur biltegira bisita gidatua. Izena ematea ezinbestekoa da, bisita burutu aurretik. Prezioa: euro bat nagusientzat, doan umeentzat.
Kontzertu akustikoa. Abereh Erik Berganzaren bakarkan aritzeko ezizena da. 2016/2017an zehar egindako 7 kantu dira Abereh. Tradizioan sustraitutako euskal folk garaikideko zazpi doinu berri bildu ditu Mikel Urakenek azken diskan.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |