Arabako hiriburuan lurreratuko da aurtengo ARGIA Eguna. Alde Zaharra izango da jaiaren epizentroa.
Irrien Lagunen ikuskizuna da. Martinbertso izango da, haurrekin jolasteko prest.
Dantza eta musika emanaldia da 'Izarren hautsa'.
Izarrako jaietan kontzertua izango da, Astalapo eta Eskean kristo taldeekin.
Aguraingo jaietan kontzertua eskainiko dute honako talde hauek txosnagunean: Harresian Zulo, Akerbeltz eta EH Sukarra.
Euskara ikasten ari zara eta belarria landu nahi duzu? Zinemaz gozatzearekin batera ikasi nahi duzu? Hil honetan Artiumeko liburutegian dituzten euskarazko pelikulak bildu dituzte zuretzat.
Oxigenoa Euskarari egitasmoaren barruan, Leixargarateko txabolara asteburupasa antolatu dute Barrundian, 8 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Euskara eta mendia uztartzen dituen ekimena da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |