Laudioko ekoizleen azoka izango da Batzalarrin kalean, dianak Ttuntturro joaldun taldearekin, kantu kalejira, Nafarroa kanta taldearekin Herriko Plazatik, Urrezko Makilaren hautaketa, kantaldia Nafarroa kanta taldea eta Patxi Saiz abeslariarekin, dantza plaza, eta erromeria Jokaldi taldearekin.
Urkabustaiz Egunaren harira, honako ekitaldiak izango dira: haurrentzako herri kirolak eta tailerrak, Kulkiren eskutik, Joaldunak eta dantza emanaldia, dantza plazan, haurrentzako antzerkia, kontzertua, eta dantzaldia.
Larunbatean bertso-poteoa egingo dute, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta bertsolariekin; 14:00etan hasiko da, plazan.
Argantzungo Udalak antolatuta bertso poteoa egingo dute plazatik hasita.
Aurten sei pieza berri, ausart aurkeztuko dituzte Baratza Aretoan Scratxe gauan, sortze prozesuan daudenak.
Aguraingo jaietan ETS, Tinko eta Def con Dos taldeen kontzertua izango da.
XV. argazki lehiaketa antolatu du Gorbeialdeko Kuadrillak, 'Goberialdeko Kuadrillari begirada bat' titulupean. Arauak www.gorbeialdekokuadrilla.eus web orrian kontsultatu daitezke. 2017ko urriaren 18a da lanak aurkezteko azken eguna.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |