Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta. Prezioa: 5€.
Erdi Aroko hirigunea ikusteko bisita. Ezagutu, gidari baten eskutik, Erdia Aroko hirigunearen eraikin adierazgarrienak eta Santa María Katedrala.Prezioa: 6.50€
Iñaki Garcia Uribek, etnografoak eta Gorbeian aditu ezagunak, Arabako Foru Aldundiaren, Zigoitiko Udalaren, Gorbeialdeko Kuadrillaren eta Gorbeia Gune Turistikoaren laguntzarekin, Gorbeia Araban programa abiatu du. Manu Etxebarria etnolinguistak emango du hitzaldia.
Kirolaren mundua Euskal Herriko ikuspegitik eta euskaraz islatzeko asmoarekin sortu berri den Harmaila aldizkariaren aurkezpena hartuko du Oihanederrek.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
XV. argazki lehiaketa antolatu du Gorbeialdeko Kuadrillak, 'Goberialdeko Kuadrillari begirada bat' titulupean. Arauak www.gorbeialdekokuadrilla.eus web orrian kontsultatu daitezke. 2017ko urriaren 18a da lanak aurkezteko azken eguna.