Arabako Lautadako Oxigenoa Euskarari egitasmoa 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat zuzendua dago. Irailaren 17an Ernio mendira egingo da irteera eta bertan mitologia landuko da. Informazio gehiago: baieuskararilautada@gmail.com
Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta. Prezioa: 5€.
Erdi Aroko hirigunea ikusteko bisita. Ezagutu, gidari baten eskutik, Erdia Aroko hirigunearen eraikin adierazgarrienak eta Santa María Katedrala.Prezioa: 6.50€
Atauri Art ekimenaren egitarauaren harira, Bapatean konpainiak Baserriko porrusalda lana aurkeztuko du Korresen.
Akerbletz erromeria taldearen kontzertua Burubio Elkartean; Artzain Eguna Amurrion goizean zehar eta arratsaldez erromeria.
Artiumek Igandeak proposatzen du, kontzertu propioko programa bat, gure inguru hurbileko artisten proposamen garaikideek osatua. Doako jarduera.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
XV. argazki lehiaketa antolatu du Gorbeialdeko Kuadrillak, 'Goberialdeko Kuadrillari begirada bat' titulupean. Arauak www.gorbeialdekokuadrilla.eus web orrian kontsultatu daitezke. 2017ko urriaren 18a da lanak aurkezteko azken eguna.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |