Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta. Prezioa: 5€.
Erdi Aroko hirigunea ikusteko bisita. Ezagutu, gidari baten eskutik, Erdia Aroko hirigunearen eraikin adierazgarrienak eta Santa María Katedrala.Prezioa: 6.50€
Iñaki Garcia Uribek, etnografoak eta Gorbeian aditu ezagunak, Arabako Foru Aldundiaren, Zigoitiko Udalaren, Gorbeialdeko Kuadrillaren eta Gorbeia Gune Turistikoaren laguntzarekin, Gorbeia Araban programa abiatu dute.
Harri Orri Ar irakurle klubak hirugarren ikasturteari ekingo dio. Oraingo honetan, Frederik Peeters suitzarraren Pilula Urdinak nobela grafiko ezagunaz hitz egingo dugu. Astiberri argitaletxeak euskarara ekarritako liburua da.
Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen rock talde bat da 'RocKalean'. Zo-Zongó!! taldearen eskutik rock eta pop estiloko kantu ezagunak entzuteko aukera izango da.
Stereok, Fox & The Grand MasterBandek, eta DJ Lorok joko dute Sansomendiko jaietan.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
XV. argazki lehiaketa antolatu du Gorbeialdeko Kuadrillak, 'Goberialdeko Kuadrillari begirada bat' titulupean. Arauak www.gorbeialdekokuadrilla.eus web orrian kontsultatu daitezke. 2017ko urriaren 18a da lanak aurkezteko azken eguna.