Erdi Aroko hirigunea ikusteko bisita. Ezagutu, gidari baten eskutik, Erdia Aroko hirigunearen eraikin adierazgarrienak eta Santa María Katedrala.Prezioa: 6.50€
Ane Gebara ipuin kontalariarekin arratsalde pasa egingo dute umeek Zaramagako jaietan.
Xarpa taldeak joko du Sansomendiko jaietan, eta azken diskoa aurkeztuko du.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
XV. argazki lehiaketa antolatu du Gorbeialdeko Kuadrillak, 'Goberialdeko Kuadrillari begirada bat' titulupean. Arauak www.gorbeialdekokuadrilla.eus web orrian kontsultatu daitezke. 2017ko urriaren 18a da lanak aurkezteko azken eguna.