Magia-tailerrak egingo dira, 7 urtetik gorako haurrentzat, baita animazioa ere, hurbileko magiaz, kalean bertan edo tabernetan. Magia ikuskizun bat egongo da ere, Imanol Ituñoren eskutik.
Irri Barrak saioari hasiera emango dio Anodino antzerki taldeak. Istorio honetan, Evak Adanekin hitz egitea erabaki du eta mendeetan barruan gorde behar izan duen guztia askatuko du. Ikuskizun honek lehen saria jaso zuen 2017ko Donostiko Poltsiko Antzerki Jaialdian.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |