Arabako Foru Aldundiak eta Panta Rheik antolatzen dute XIV. Txotxongiloen erakusketa. Hainbat jaialditan sarituan izan diren eta nazioartean ezagunak diren hamar konpainia aurkezten dituzte edizio berri honetan. Markeliñe konpainiaren Zoo Zoomek, familia osoari zuzendutako kaleko ikuskizunaz gozatzeko beste era bat proposatzen digu. Sarrera doan.
Compañia Tornado taldeak Lapurminak izeneko obra aurkeztuko du. Komedia ganberroa da.
Asparreneko Euskara Batzordeak antolatuta, uztailan sei urtetik aurrera duten haurrentzat tailerrak egingo dira, Araiako igerilekuan.
ZineAraba aire libreko euskarazko zinema zikloaren laugarren edizioa egingo da uztailean Arabako zenbait herritan.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |