Herri kirolen erakustaldia: Soka tira txapelketa blusa eta neska taldeen artean. Artaburu-bilketa txapelketa, blusa eta neska taldeen artean. Laguntzailea: Arabako Herri Kirolen Federazioa. Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Familia artean jolasteko Dona Dona Katona proposamen berria martxan da. Irailaren 9 eta 16an zurezko jolas kooperatiboak egingo dira. Izena emateko epea uztailaren 17tik 31ra bitartekoa izango da Oihanederren webgunean: oihaneder.eus