Araian ospatuko da seigarrenez txalapartaren inguruan Araiatx izeneko festa. Honako taldeek joko dute: Faltzesko Txalaparta Taldea, Berriketan, Lauko, Araiko Txalapartariak, Hutsun, Tottelka, Amazur, eta Kimu. Bertsolariak ere izango dira, 17:00etan: Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, eta Aitor Najera.
Aiara Dantza Taldeak erakustaldia egingo du Santa Maria Magdalena jaietan.
Gauekoak-ek antolatzen duen M-FEST, emakumeak ikustarazteko festibalaren harira honako taldeek parte hartuko dute: 17.30: Zarakatun batukada. 18.30: La Basu. 19.45: Holy Wilders. 21.00: Moonshakers. 22.15: Tarantistak DJ´s
Arabako Foru Aldundiak eta Panta Rheik antolatzen dute XIV. Txotxongiloen erakusketa. Hainbat jaialditan sarituan izan diren eta nazioartean ezagunak diren hamar konpainia aurkezten dituzte edizio berri honetan. Ameztu taldeak Organik lana aurkeztuko du.
Ur lagin bat hartu eta lupaz analizatuta, laborategiko ikertzaile bihurtuko dira umeak, eta Salburuko hezegunean bizi diren organismoak eta formak behatu ahalko dituzte. Norentzat: 6 eta 9 urte bitarteko haurrak. Leku-kopurua: 12. Izena ematea (ekainaren 26tik aurrera): izena emateko orriaArgazkia:Biodiversidad Virtual
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Familia artean jolasteko Dona Dona Katona proposamen berria martxan da. Irailaren 9 eta 16an zurezko jolas kooperatiboak egingo dira. Izena emateko epea uztailaren 17tik 31ra bitartekoa izango da Oihanederren webgunean: oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |