Aretako jaien egitarauaren barruan, kontzertua eskainiko dute Siroka, Egurra ta kitto eta Akerbeltz taldeek.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Familia artean jolasteko Dona Dona Katona proposamen berria martxan da. Irailaren 9 eta 16an zurezko jolas kooperatiboak egingo dira. Izena emateko epea uztailaren 17tik 31ra bitartekoa izango da Oihanederren webgunean: oihaneder.eus