Euskararen Eguna ospatuko dute Gereñun eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte horren harira. 9:30ean bi ordutako mendi irteera egingo dute. 13:00etan hamaiketakoa, eta 17.00etan txotxongilo tailer bat.
Euskara Egunaren 20. edizioa ospatzen dute Villabuena Araban. 10:00etan dute lehen hitzordua, txangoa, jolasak, dantzak eta tailerrak egiteko. 13:00etan herrian kalejira egingo dute alboka eta trikitixarekin. 13:15ean Kaxkabar dantza taldearen ikuskizuna. 23:00etan izango dakontzertua Azken Hatza eta Radio Revolucion taldeekin.
Bertso bazkaria. Zuiako Gazte Asanbladak antolatu du. Izar Mendiguren eta Maialen Akizu bertsolariek parte hartuko dute.
Ordu eta erdian gutxienez dozena erdi jolas ikasiko ditugu.Landareekin jolastea irudimena eta materialen sinpletasuna berreskuratzea da, bai eta naturara hurbiltzea eta era ludiko batean ezagutzea ere. Norentzat: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta. Izena ematea (ekainaren 26tik aurrera): izena emateko orria.Argazkia: Orixol NIBE
Arabako Foru Aldundiak eta Panta Rheik antolatzen dute XIV. Txotxongiloen erakusketa. Hainbat jaialditan sarituan izan diren eta nazioartean ezagunak diren hamar konpainia aurkezten dituzte edizio berri honetan. Ameztu taldeak Organik lana aurkeztuko du.
Zuluzuri kultur elkarteak, Amezti euskara elkarteak, eta Arraia-Maeztuko herri mugimenduak antolatuta urtero bezala Arbustok-Korres Bizirik jaia ospatuko da.Arraia-Maeztuko Udalaren laguntzarekin antolatu dute jaia.
Parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia da Txapela buruan eta dantza munduan.
ZineAraba aire libreko euskarazko zinema zikloaren laugarren edizioa egingo da uztailean Arabako zenbait herritan; Argantzunen Tximinoen Erresuma filma estreinatuko dute.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |