Euskara ardatz duen festa egun handia da. Kuadrillako udalerri guztietako udalekuetako umeak elkartuko dira Izarran. Euskara ardatz hartuta, festa-egun handi bat ospatzea da helburua. Kuadrilla osotik autobusak egongo dira: 10:00: Aramaio (frontoian), Legutio (Ikastolan), Durana (Sologanan). 10:15: Ondategi (Bengolarran), Murgia (Autobus geltokian) Zure udalerriko udalekuetan izenik eman ez baduzu, apuntatu uztailaren 10a baino lehen: euskara@gorbeialdea.eus - 945430167. (6 urtetik beherakoak, heldu batekin!!)
Asparreneko Euskara Batzordeak antolatuta, uztailan sei urtetik aurrera duten haurrentzat tailerrak egingo dira, Araiako igerilekuan.
Ur jolasak, eta zelaian edo uretan jolasteko jolasak antolatu ditu uztailan Aguraingo Udalak herriko haurrentzat.
La Glo taldearen eskutik, dantza bertikala, aireko saioak, akrobaziak. Lurra, ura, airea, eta sua: Naturaren lau elementuak erritmo azkarrean. Gasteizko Udalaren programazioaren barruan dago Dibertikale, kale ikuskizunen saioa.
ZineAraba aire libreko euskarazko zinema zikloaren laugarren edizioa egingo da uztailean Arabako zenbait herritan.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |