Adurtzako Jaiak ospatzen dituzten honetan, gaztelu puzgarria eta zirko eskola malabareekin antolatu dute auzoko haurrentzako, Teantro taldearen eskutik. Halaber, 19:00etan, Adurtzako auzo elkartean, Ane Gebara ipuin kontalaria izango da.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus