Nur eta herensugearen tenplua Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren ipuinean oinarritutako animaziozko lana da. Aurreko lanak bezala, oraingoan ere, Juanba Berasategi zendutakoaren lan berria familia osoari zuzendutako abenturaz beteriko pelikula bat da. Aurreikusi daitekeenaren arabera, kalitate handiko animaziozko film bat da Nur eta herensugearen tenplua, eta segurenik guztiz entretenigarria.
Eguraldi ona eta egun luzeak iritsi dira, eta haiekin batera baita Gasteizko Mintzalagunak antolatzen dituen udako ekintza osagarrien garaia ere. Aurten lau proposamen berri dituzte; guztiak hiriko txoko desberdinetan. Natura disfrutatu eta ezagutzeko ekintzak egiteko aukera izango da, baita Gasteiz ikuspuntu desberdin batetik ezagutzeko eta irudikatzeko aukera ere. Gasteizko kultur alternatiboan barrena ekimenarekin, Gasteizen kultura alternatiboaren story mapa osatu dutela ezagutuko dugu. Iñaki Landa proiektuaren sortzailearekin bisitatuko dira txoko hauetariko batzuk, Gasteizen, kulturaren alorrean mugitzen dena ezagutzeko. Izena emateko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz: Izen-abizenakHelbide elektronikoaTelefono zenbakiaZenbat sarrera nahi dituzun Prezioa:Bisita bat 5€. Bisita guztiak 15€
GEU elkarteak, Jostabik eta Oihaneder Euskararen Etxeak jolasen historian zehar familia arteko ibilbidea egiteko aukera proposatzen dute. Lau gune desberdin, betiko jolasetatik hasita: soka saltoa, txapak… egungo jolasetaraino: material berriak, teknologia berriak… 6-12 urte bitarteko umeei eta euren familiei zuzenduta. IZENA EMATEKO: Idatzi info@geuelkartea.eus helbidera edo deitu 945 222 153 / 640 574 996Parte hartuko duzuen guztien (haur eta helduak) izen-abizenak eta adina zehaztuHarremanetarako telefono zenbakia eta e-postaIzena emateko azken eguna: UZTAILAK 4
Zoozoom kaleko antzerkia eskainiko du Markeliñek. Gasteizko Udalaren programazioaren barruan dago Dibertikale, kale ikuskizunen saioa.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |