Eguraldi ona eta egun luzeak iritsi dira, eta haiekin batera baita Gasteizko Mintzalagunak antolatzen dituen udako ekintza osagarrien garaia ere. Aurten lau proposamen berri dituzte; guztiak hiriko txoko desberdinetan. Natura disfrutatu eta ezagutzeko ekintzak egiteko aukera izango da, baita Gasteiz ikuspuntu desberdin batetik ezagutzeko eta irudikatzeko aukera ere. Lehen ekintza Olarizuko lorategi botanikora bisita gidatua izango da. Ez da bizikletarik eraman behar, ibilbidearen antolatzaileek jarriko dituzte eta. Izena emateko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz: Izen-abizenakHelbide elektronikoaTelefono zenbakiaZenbat sarrera nahi dituzun Prezioa: Bisita bat 5€. Bisita guztiak 15€
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Adurtzako jaietan, auzoko Gazte Asanbladak Gazte Astea antolatu du. Hainbat hitzaldi eta kontzertu egingo dituzte: Uztailaren 3an, 18:30ean, Auzo Elkartean, hitzaldia: Nola jokatu eraso baten aurrean? Uztailaren 4an, 18:30ean, Auzo Elkartean, hitzaldia: GES kolektiboaren aurkezpen mahai-ingurua. Uztailaren 5ean, 21:00etan, Potxi tabernan, Ttek taldearen kontzertua.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |