Zuiako sorginak omenduko dituzte. 11:30ean Antolinen hasita kalejira egingo dute Zuiako sorginek lagunduta. Bidean Zuiako kultur taldeen emanaldiak izango dira. 13:30etik aurrera, Udaletxe plazan, sendabelarren eta etxeko sendagaien postuak jarriko dira. 14:00etan izango da ekitaldi nagusia. 15.00etan, piszinetan herri bazkaria eta postre lehiaketa izango dira. Bazkalondoren mikro-irekia saioa antolatu dute, eeta 18:00etan erromeria, Urrats taldearekin. Laguntzaileak: Bidabarri, Basubitxi, Zuiako abesbatzak, eta musika-taldeak, Zuiako bertso eskola.
Montehermoso jauregira eta ur biltegira bisita gidatua. Aurretik izena ematea ezinbestekoa da, bisita egin baino bost minutu lehenagorarte.Prezioa: 18 urte gorakoak, 1€. 18 urte beherakoak, doan.
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko.Izena emateko, bidali mezu bat ekainaren 16a baino lehen euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute.
San Juan Astobitzako Jaiak ospatzen dituzte Laudion, eta ospakizunaren harira kontzertua antolatu dute, ekainaren 24an, EH Sukarra, Txapelpunk eta Akerbeltz taldeekin.
Gasteizko Judimendi auzoan jaiak ospatzen ari dira; Azken Aukera eta Revolta Permanent taldeek joko dute.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |