Osteguna, ekainak 22



16:00

[IKASTAROA] Hau ez da jolasa!

Udaletxea, Trebiñu Trebiñu | IKASTAROA

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute. Izena eman behar da honako helbidera idatzita: euskeratrebino@gmail.com 

[IKASTAROA] Hau ez da jolasa! Udaletxea

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute. Izena eman behar da honako helbidera idatzita: euskeratrebino@gmail.com 


17:00

[HAURRENTZAKO EKINTZA] Bizikleta martxa

Malato zuhaitza, Aiaraldea Aiara | HAURRENTZAKO EKINTZA

Gurasolagun taldeak antolatuta, bizikleta martxa familiarra egingo dute Laudiotik eta Amurriotik Luiaondora. Bertan, Malato zuhaitzaren inguruan, apar festa eta puzgarriak izango dituzte, eta Kalakarekin jokuak. 

[HAURRENTZAKO EKINTZA] Bizikleta martxa Malato zuhaitza

Gurasolagun taldeak antolatuta, bizikleta martxa familiarra egingo dute Laudiotik eta Amurriotik Luiaondora. Bertan, Malato zuhaitzaren inguruan, apar festa eta puzgarriak izango dituzte, eta Kalakarekin jokuak. 


19:00

[OMENALDIA] Imanol Urbieta

Jesus Guridi Kontserbatorioa, Gasteiz | JAIA

Dozenaka abesti sortu zituen Imanol Urbietak, besteak beste, MacMikel, Jon Braun eta Ran Rober Ran. Iaz, irailean, hil zen. Omenaldia egingo diote, eta Kanonak liburua aurkeztuko dute. Parte hartuko dute: Crescendo abesbatzak, Olabide haur abesbatzak, Zarautz txiki abesbatzak, Gasteizko metal boskoteak, Zarauzko Jalgi dantza taldeak, eta Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleek.  

[OMENALDIA] Imanol Urbieta Jesus Guridi Kontserbatorioa

Dozenaka abesti sortu zituen Imanol Urbietak, besteak beste, MacMikel, Jon Braun eta Ran Rober Ran. Iaz, irailean, hil zen. Omenaldia egingo diote, eta Kanonak liburua aurkeztuko dute.

Parte hartuko dute: Crescendo abesbatzak, Olabide haur abesbatzak, Zarautz txiki abesbatzak, Gasteizko metal boskoteak, Zarauzko Jalgi dantza taldeak, eta Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleek.

 


21:00

[BAIETZ 42!] Kantu afaria

Murgiako plaza, Gorbeialdea Zuia

BAIETZ 42! ekimenaren haritik kantu afaria antolatu dute. Izena eman behar da. Prezioa: 10€. Aurretik, 20:00etan pintxo pote musikatua egingo dute.

[BAIETZ 42!] Kantu afaria Murgiako plaza

BAIETZ 42! ekimenaren haritik kantu afaria antolatu dute. Izena eman behar da. Prezioa: 10€. Aurretik, 20:00etan pintxo pote musikatua egingo dute.


23:30

[JUDIMENDIKO JAIAK] Eskean

Sefarad plaza, Gasteiz | KONTZERTUA

Gasteizko Judimendi auzoan jaiak ospatzen ari dira; Eskean Arratiako (Bizkaia) taldeak bigarren diskoa argitaratu du: "Ezkurrik onenak", eta jaietan aurkeztuko du. Haserrian zulo taldearekin joko du.

[JUDIMENDIKO JAIAK] Eskean Sefarad plaza

Gasteizko Judimendi auzoan jaiak ospatzen ari dira; Eskean Arratiako (Bizkaia) taldeak bigarren diskoa argitaratu du: "Ezkurrik onenak", eta jaietan aurkeztuko du. Haserrian zulo taldearekin joko du.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



13:15

[LEHIAKETA] 'Gasteiztarrak arraun the world'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | LEHIAKETA

Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus

[LEHIAKETA] 'Gasteiztarrak arraun the world' Oihaneder Euskararen Etxea

Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da.

Informazio gehiago: www.oihaneder.eus

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»