Asteartea, ekainak 20



17:00

[IKASTAROA] Hau ez da jolasa!

Izarrako Kultur Etxea, Gorbeialdea Urkabustaiz | IKASTAROA

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko.Izena emateko, bidali mezu bat ekainaren 16a baino lehen euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute.  

[IKASTAROA] Hau ez da jolasa! Izarrako Kultur Etxea

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko.Izena emateko, bidali mezu bat ekainaren 16a baino lehen euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute.

 


17:30

[HAURRENTZAKO EKINTZA] 'Ipuin txikiak'

Liburutegia, Aiaraldea Artziniega | HAURRENTZAKO EKINTZA

Ipuin txikiak saioaren barruan 'Zuhaitz baten historia' aurkeztuko dute.

[HAURRENTZAKO EKINTZA] 'Ipuin txikiak' Liburutegia

Ipuin txikiak saioaren barruan 'Zuhaitz baten historia' aurkeztuko dute.


20:30

[MUSIKA] Mor More

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

Ekaineko Parral tabernako programazioaren barnean eta GEU elkartearen eskutik Mor More taldearen kontzertua egingo da. Mor More 2010etik martxan dabilen proiektua da. Hasieran bi ziren arren lau dira orain familian eta bi disko argitaratu dituzte azken urte hauetan: Izuak eta Suak 2014. urtean eta Bidarriak 2015eko abenduan. Ahotsa eta gitarretan Jone Azkoaga eta Andrea Lopetegi, bioliñan Haritz Etxebarria eta perkusioan Lierni Atxukarro. Musika akustikoa egiten dute, bizia eta indartsua bezain intimo eta goxoa. Doako sarrera.

[MUSIKA] Mor More Parral taberna

Ekaineko Parral tabernako programazioaren barnean eta GEU elkartearen eskutik Mor More taldearen kontzertua egingo da. Mor More 2010etik martxan dabilen proiektua da. Hasieran bi ziren arren lau dira orain familian eta bi disko argitaratu dituzte azken urte hauetan: Izuak eta Suak 2014. urtean eta Bidarriak 2015eko abenduan. Ahotsa eta gitarretan Jone Azkoaga eta Andrea Lopetegi, bioliñan Haritz Etxebarria eta perkusioan Lierni Atxukarro. Musika akustikoa egiten dute, bizia eta indartsua bezain intimo eta goxoa.

Doako sarrera.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»