Ekainaren 18an, igandean, Arabako ikastolen jaia izango da Bastidan. Hara joateko, hainbat autobus antolatuko du Laudio udalak eskualdeko beste udal batzuekin batera. Izen-emateak: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 15a, osteguna.
Bastida ikastolak antolatuta ospatuko da aurten Araba Euskaraz. Aurtengo ediziorako, WOW! leloa aukeratu dute. Bisitariak gune batetik bestera erraz mugitu daitezen, ibilbide "laburra, laua eta erraza" prestatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek; hain justu ere, 1,5 kilometroko luzera du. 10:00etan zabalduko da zirkuitua.
Piramideen bila ikuskizuna eskainiko dute Potxin eta Patxin pailazoek Mandaita herrian.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.