Igandea, ekainak 18



10:00

[AUTOBUSAK] Araba Euskaraz

Laudio Institutua, Aiaraldea Laudio | JAIA

Ekainaren 18an, igandean, Arabako ikastolen jaia izango da Bastidan. Hara joateko, hainbat autobus antolatuko du Laudio udalak eskualdeko beste udal batzuekin batera. Izen-emateak: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 15a, osteguna.

[AUTOBUSAK] Araba Euskaraz Laudio Institutua

Ekainaren 18an, igandean, Arabako ikastolen jaia izango da Bastidan. Hara joateko, hainbat autobus antolatuko du Laudio udalak eskualdeko beste udal batzuekin batera.

Izen-emateak: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 15a, osteguna.


10:00

[JAIA] 'Araba Euskaraz'

Kaleak, Arabako Errioxa Bastida | JAIA

Bastida ikastolak antolatuta ospatuko da aurten Araba Euskaraz. Aurtengo ediziorako, WOW! leloa aukeratu dute. Bisitariak gune batetik bestera erraz mugitu daitezen, ibilbide "laburra, laua eta erraza" prestatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek; hain justu ere, 1,5 kilometroko luzera du. 10:00etan zabalduko da zirkuitua. 

[JAIA] 'Araba Euskaraz' Kaleak

Bastida ikastolak antolatuta ospatuko da aurten Araba Euskaraz. Aurtengo ediziorako, WOW! leloa aukeratu dute. Bisitariak gune batetik bestera erraz mugitu daitezen, ibilbide "laburra, laua eta erraza" prestatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek; hain justu ere, 1,5 kilometroko luzera du. 10:00etan zabalduko da zirkuitua. 


18:00

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Potxin eta Patxin pailazoak

Mandaita, Añana Iruña Oka | HAURRENTZAKO EKINTZA

Piramideen bila ikuskizuna eskainiko dute Potxin eta Patxin pailazoek Mandaita herrian.

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Potxin eta Patxin pailazoak Mandaita

Piramideen bila ikuskizuna eskainiko dute Potxin eta Patxin pailazoek Mandaita herrian.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»