Igandea, ekainak 4



09:00

[MENDI IBILBIDEA] Mairuelegorreta

Arespalditza, Aiaraldea Aiara | MENDI IRTEERA

Gurasolagun taldeak antolatuta Arespalditzatik Mairulegorreta leizera txangoa egingo da.

[MENDI IBILBIDEA] Mairuelegorreta Arespalditza

Gurasolagun taldeak antolatuta Arespalditzatik Mairulegorreta leizera txangoa egingo da.


12:00

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Zabalgana auzoa, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Tipi-tapa Korrika! - Haizearen herrira ikuskizuna: Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa... aurrera... Badaramagu euskara etorkizunera! Euskal Eskola Publikoaren aldeko Jaialdian.

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zabalgana auzoa

Tipi-tapa Korrika! - Haizearen herrira ikuskizuna: Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa... aurrera... Badaramagu euskara etorkizunera!

Euskal Eskola Publikoaren aldeko Jaialdian.


17:30

[KULTUR EKITALDIA] 'Kulturarteko aniztasuna'

Liburutegia, Gorbeialdea Zuia | JAIA

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Ekainaren 4ean ekitaldi kulturala burutuko du. Bertan guren herrian dauden kultura, hizkuntz eta nazionalidade ezberdinak balioan jarri nahi dira eta horretarako herri horien ohiturak ezagutzeko parada egongo da bertakoen eskutik zuzenean. Egun horretan, musika, ipuinak, dantzak, txalaparta eta beste hamaika modutan gurean den mundu txiki bezain handia ezagutzeko parada izango dugu.

[KULTUR EKITALDIA] 'Kulturarteko aniztasuna' Liburutegia

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Ekainaren 4ean ekitaldi kulturala burutuko du. Bertan guren herrian dauden kultura, hizkuntz eta nazionalidade ezberdinak balioan jarri nahi dira eta horretarako herri horien ohiturak ezagutzeko parada egongo da bertakoen eskutik zuzenean. Egun horretan, musika, ipuinak, dantzak, txalaparta eta beste hamaika modutan gurean den mundu txiki bezain handia ezagutzeko parada izango dugu.


19:00

[ANTZERKIA] Zurrunbilo jaialdia

BARATZA ARETOA, Gasteiz | ANTZERKIA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin. Ekainaren 4an Mr. Señorak Metrokoadroka antzerki errezitaldia aurkeztuko du. Ondoren, Muskulorekin kontzertua izango da, eta amaiera jaia. Sarrerak aldez aurretik 6 euro, eta lehiatilan 8 euro.

[ANTZERKIA] Zurrunbilo jaialdia BARATZA ARETOA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ekainaren 4an Mr. Señorak Metrokoadroka antzerki errezitaldia aurkeztuko du. Ondoren, Muskulorekin kontzertua izango da, eta amaiera jaia.

Sarrerak aldez aurretik 6 euro, eta lehiatilan 8 euro.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz

Udaletxea, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian  Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €  

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz Udaletxea

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera.

Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Non: Araian 

Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak

Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka.

Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen.

Prezioa: 50 €

 



17:00
19:30

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa'

Zuiako liburutegia, Gorbeialdea Zuia | ERAKUSKETA

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa' Zuiako liburutegia

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»