Ekainak 3

[JAIA] Euskaraz bizi nahi dut

2017/06/03 09:00

Herria Aiaraldea Amurrio |JAIA

Euskararen erabilera sustatzeko jaiaren egitaraua hurrengoa izango da:

09:00-12:00 Amurrioko Juan Urrutia plazatik aterako dira San Pedro aztarnategian bisita gidatua egiteko.

11:00-12:00 Rugby entrenamendua.

11:30-14:00 Aspaltza elkartearen tailerrak umeentzat eta sukaldaritza saioa Gurasolagun ekimenak antolatuta.

13:00-14:30 Garagardoa dastatzeko tailerra Boga ekoizlearekin.

14:30 Bazkaria; 10 euro ordaindu beharko dute helduek eta 8 euro umeek.

16:00 Mus Txapelketa euskaraz.

17:00-19:30 Kalakak lankidetza jolasak eskainiko ditu.

19:30 Bertso kantu-jira egingo dute Amurrioko tabernetan.

[TAILERRA] 'Euskaraz egiteko gogoa duzu?'

2017/06/03 09:00

Murgia.Udaletxea. Gorbeialdea Zuia |IKASTAROA

BAIETZ 42! ekimenak antolatuta, aktibazioarekin eta euskararen berreskurapen-lanekin lotutako tailer bat  izango da, hamar ordutakoa, bi egunetan banatuta. Bigarrena da hau.

Euskaraz egiteko gogoa duzu? Tailer honen bidez, euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murrizten lagunduko dizugu, eta hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago sentituko zara.

Info gehiago: telptailerrak.eus

[JAIA] Euskararen Eguna

2017/06/03 10:00

Argantzon Trebiñu Argantzun |JAIA

Artisau-azoka, bazkaria frontoian, haurrentzako jokoak eta ekintzak eta musika animazioa egongo dira egun osoan. Argantzon Ikastolak antolatzen du.

[TAILERRA] Zurrunbilo jaialdia

2017/06/03 10:00

TAE Gasteiz |TAILERRA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ekainaren 2an eta 3an tailer bat egingo dute. Eneritz Artetxeren eskutik bufoiaren munduarekiko hurbilpen bat izango da, "baztertuen larruan jarriko gara momentu batez eta ixkina horrek ematen duen perspektibarekin begiratuko dugu mundua. Bufoiak, gizarte onartu eta ofizialarekiko distantzia batean bizi dira eta izan ere, distantzia horrek ematen die asktasun osoz adierazteko bidea; umorea, amorrua, ironiaeta sarkasmoaren laguntzarekin".

Izena emateko: reservas@salabaratza.com

 

[DANTZA] Umeen euskal jaia

2017/06/03 10:30

Landatxo kiroldegia Gasteiz |DANTZA

Ekitaldi hau, Euskal herri osoko 10 dantza talderen interpretazioan oinarrituko da, eta egun osoko ekimena izango da. 1975 urtea izan zen Gasteizen azken euskal jaia eta urte guzti hauen ostean Jare dantza taldeak berreskuratzea erabaki du.

Egitaraua:

10:30 etan Dantza taldeen harrera Landatxo polikiroldegian

11:00 etan Hamaiketakoa.

12:00 etan Taldeen banaketa hiriko plazetan.

13:30 etan Andre Maria Zuriaren plazan alardea.

14:00 etan Kalejira.

14:30 etan Dantzarien kalejira.

17:00 etan Bukaerako alardera kalejira

17:30 etan Alardea Foru Plazan

19:00 etan Agurra.

[FAMILIA TAILERRA] 'Kli kla birzikla'

2017/06/03 11:30

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |TAILERRA

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta familian gozatzeko tailer bat egingo da. Etxean dauzkagun material ezberdinez baliatuz eta irudimena landuz jostailu apaingarri eta panpin izugarriak sor daitezke. Tailer emaleak ekarriko ditu eskulanak egiteko beharrezkoak diren material guztiak.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Izena emateko bete honako  inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean.

[ANTZERKIA] Zurrunbilo jaialdia

2017/06/03 19:00

BARATZA ARETOA | Gasteiz |ANTZERKIA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ekainaren 3an Kabia Teatrok Hiroshimako zuhaitza obra antzeztuko du, eta Dxusturi teatrok (Eneritz Artetxe) Karramarroa antzerki-bakarrizketa aurkeztuko du.

Sarrerak aldez aurretik 6 euro, eta lehiatilan 8 euro.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

2017/05/26

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.