Osteguna, ekainak 1



10:49

Euskal Eskola Publikoa josten

Gasteiz

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta, "gizartea kohesionatzeko" hezkuntza publikoak duen garrantzia aldarrikatu nahi dute.  

Euskal Eskola Publikoa josten

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta, "gizartea kohesionatzeko" hezkuntza publikoak duen garrantzia aldarrikatu nahi dute.  


11:00

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian'

Turismo bulegoa, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian' Turismo bulegoa

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.


19:30

[BIDEO EMANALDIA] 'Agurainen, 75 ordu euskaraz'

Zabalarte, Lautada Agurain | IKUS-ENTZUNEZKOA

 'Agurainen, 75 ordu euskaraz' ekimenaren harira egindako bideo-dokumentalaren proiekzioa, eta ondoren solasaldia antolatu dute. 

[BIDEO EMANALDIA] 'Agurainen, 75 ordu euskaraz' Zabalarte

 'Agurainen, 75 ordu euskaraz' ekimenaren harira egindako bideo-dokumentalaren proiekzioa, eta ondoren solasaldia antolatu dute. 


21:00

[ANTZERKIA] Zurrunbilo jaialdia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ANTZERKIA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin. Ekainaren 1ean Beheko Lorrainek (Miren Tirapu) Atte hil aurretik obra antzeztuko du. Sarrera doan.  

[ANTZERKIA] Zurrunbilo jaialdia Oihaneder Euskararen Etxea

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ekainaren 1ean Beheko Lorrainek (Miren Tirapu) Atte hil aurretik obra antzeztuko du.

Sarrera doan.

 



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



16:42

[AUTOBUSA] Euskal eskola publikoa

Udaletxea, Aiaraldea Laudio | JAIA

Ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Gasteizen.Hara joateko, hainbat autobus antolatuko du Laudio udalak eskualdeko beste udal batzuekin batera. Hona hemen, zerbitzua baliatzeko jakin beharrekoak: IRTEERA: 10:15ean, Laudio Institutuaren aurreko bus geltokian.ITZULERA: 19:00etan Gasteiztik.PREZIOA: 7 euro, adin guztietarako.BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Eta 2001 edo ondorengo urteetan jaiotakoek, nagusi baten ardurapean joan beharko dute.IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 1a, osteguna.

[AUTOBUSA] Euskal eskola publikoa Udaletxea

Ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Gasteizen.
Hara joateko, hainbat autobus antolatuko du Laudio udalak eskualdeko beste udal batzuekin batera. Hona hemen, zerbitzua baliatzeko jakin beharrekoak:

IRTEERA: 10:15ean, Laudio Institutuaren aurreko bus geltokian.
ITZULERA: 19:00etan Gasteiztik.
PREZIOA: 7 euro, adin guztietarako.
BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Eta 2001 edo ondorengo urteetan jaiotakoek, nagusi baten ardurapean joan beharko dute.
IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 1a, osteguna.



[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz

Udaletxea, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian  Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €  

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz Udaletxea

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera.

Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Non: Araian 

Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak

Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka.

Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen.

Prezioa: 50 €

 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»