Asteazkena, maiatzak 31



11:00

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian'

Turismo bulegoa, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian' Turismo bulegoa

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.


19:00

[ZINEMA] 'Maitia nun zira'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan Maitia nun zira dokumentala ikusteko aukera izango dugu maiatzean. Dokumentala 1915-1918 artean Alemaniako preso-esparruetako 10 euskal presoei egindako grabazioek osatzen dute. Proiekzioarekin batera Elena Canas eta Ainara Menoyo dokumentalaren egileekin solasaldia egingo da. Ikus-entzunezkoan kolaboratzaile ibilitako Maider Bedaxagar eta Maite Deliartek ere hartuko dute parte solasaldian.

[ZINEMA] 'Maitia nun zira' Oihaneder Euskararen Etxea

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan Maitia nun zira dokumentala ikusteko aukera izango dugu maiatzean.

Dokumentala 1915-1918 artean Alemaniako preso-esparruetako 10 euskal presoei egindako grabazioek osatzen dute. Proiekzioarekin batera Elena Canas eta Ainara Menoyo dokumentalaren egileekin solasaldia egingo da. Ikus-entzunezkoan kolaboratzaile ibilitako Maider Bedaxagar eta Maite Deliartek ere hartuko dute parte solasaldian.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



16:42

[AUTOBUSA] Euskal eskola publikoa

Udaletxea, Aiaraldea Laudio | JAIA

Ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Gasteizen.Hara joateko, hainbat autobus antolatuko du Laudio udalak eskualdeko beste udal batzuekin batera. Hona hemen, zerbitzua baliatzeko jakin beharrekoak: IRTEERA: 10:15ean, Laudio Institutuaren aurreko bus geltokian.ITZULERA: 19:00etan Gasteiztik.PREZIOA: 7 euro, adin guztietarako.BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Eta 2001 edo ondorengo urteetan jaiotakoek, nagusi baten ardurapean joan beharko dute.IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 1a, osteguna.

[AUTOBUSA] Euskal eskola publikoa Udaletxea

Ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Gasteizen.
Hara joateko, hainbat autobus antolatuko du Laudio udalak eskualdeko beste udal batzuekin batera. Hona hemen, zerbitzua baliatzeko jakin beharrekoak:

IRTEERA: 10:15ean, Laudio Institutuaren aurreko bus geltokian.
ITZULERA: 19:00etan Gasteiztik.
PREZIOA: 7 euro, adin guztietarako.
BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Eta 2001 edo ondorengo urteetan jaiotakoek, nagusi baten ardurapean joan beharko dute.
IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 1a, osteguna.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»