Igandea, maiatzak 28



10:15

[IRTEERA] Ibilaldira joateko autobusa

Laudio institutoko geltokia, Aiaraldea Laudio | JAIA

Maiatzaren 28an  izango da Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Mungian, eta autobusa abiatuko da Laudiotik. 10:15ean aterako da Laudio Institutuko geltokitik eta 19:00etan itzuliko da Mungiatik.

[IRTEERA] Ibilaldira joateko autobusa Laudio institutoko geltokia

Maiatzaren 28an  izango da Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Mungian, eta autobusa abiatuko da Laudiotik. 10:15ean aterako da Laudio Institutuko geltokitik eta 19:00etan itzuliko da Mungiatik.


11:00

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian'

Turismo bulegoa, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian' Turismo bulegoa

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.


12:30

[BISITA GIDATUA] Elkarrizketak eta desobeditzeak

Artium museoa, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Erakusketen bisita gidatuak dira arte garaikidea barneratzeko modurik onena. Artium museoak Liliana Porter artista argentinarraren atzera begirako erakusketa antolatu du. Izan ere, Estrella de Diego komisarioak Elkarrizketa eta desobedientziak erakusketa antolatu du, eta bertan 1969 eta 2016 bitarteko ehun bat artelan biltzen ditu, bilduma publiko zein pribatuetakoak; tartean, bideoak, instalazioak, argazkiak, marrazkiak eta margolanak.  

[BISITA GIDATUA] Elkarrizketak eta desobeditzeak Artium museoa

Erakusketen bisita gidatuak dira arte garaikidea barneratzeko modurik onena.

Artium museoak Liliana Porter artista argentinarraren atzera begirako erakusketa antolatu du. Izan ere, Estrella de Diego komisarioak Elkarrizketa eta desobedientziak erakusketa antolatu du, eta bertan 1969 eta 2016 bitarteko ehun bat artelan biltzen ditu, bilduma publiko zein pribatuetakoak; tartean, bideoak, instalazioak, argazkiak, marrazkiak eta margolanak.  



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»