Maiatzak 24

[BISITA GIDATUA] Artea eta (artearen) sistema

2017/05/24 18:30

Artium museoa | Gasteiz |BISITA GIDATUA

Erakusketen bisita gidatuak dira arte garaikidea barneratzeko modurik onena.

Egitasmo hau Artiumen eta Gasteizko Jesus Guridi eta Bilboko Juan Crisostomo
de Arriaga kontserbatorioetako Musika Garaikideko ensembleen eta UPV-EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboen Masterreko ikasleen arteko lankidetza proiektu bat da.

'Artea eta (artearen) sistema' Artium Bilduman erakusketa sorkuntza performatiborako esparru bihurtu eta soinuaren ikerketa- eta sorkuntza-talde horiek prozesu sortzaile bat garatuko dute bertan, testuak, ahotsa, musika idatzia, musika-tresna akustikoak eta zuzenean tratatu eta aldatutako soinu elektronikoak erabiliz. 

[ANTZERKIA-POETAK MAIATZEAN] Autobiographikal

2017/05/24 19:30

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |ANTZERKIA

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Autobiographikal ikuskizuna izango da azkena.Bi lagunen artean sortutako poesia-antzerkitua, antzerki-poesiatua da  Autobiographikal. Bi lagun horiek Eider Perez eta  Ane Zubeldia dira.