Larunbata, maiatzak 20



10:00

[HAURRENTZAKO EKINTZA] Arditurrira irteera

Araiako bus geltokian, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Atxipi Mendi Taldeak urtean zehar antolatzen dituen umeentzako irteeren egutegiaren barruan Arditurri meategira joango dira asteburuan. Mendizaletasuna, naturarekiko begirunea eta euskaraz bizi ahal izatea uztartuz, herriko haur zein gazteek eskolaz kanpoko beste ekintzetan ere giro osasuntsuan euskaraz bizitzeko modua izan dezaten antolatzen dituzte ekimenak Atxipi taldeko lagunek.

[HAURRENTZAKO EKINTZA] Arditurrira irteera Araiako bus geltokian

Atxipi Mendi Taldeak urtean zehar antolatzen dituen umeentzako irteeren egutegiaren barruan Arditurri meategira joango dira asteburuan. Mendizaletasuna, naturarekiko begirunea eta euskaraz bizi ahal izatea uztartuz, herriko haur zein gazteek eskolaz kanpoko beste ekintzetan ere giro osasuntsuan euskaraz bizitzeko modua izan dezaten antolatzen dituzte ekimenak Atxipi taldeko lagunek.


10:00

[TAILERRA] Kosmetika jangarria

Kultur Etxea, Lautada Dulantzi | IKASTAROA

Kosmetik jangarria tailerra izango da, kremak, azalerako elikagaiak, eta abarren inguruan. Izen emateko lautada_berbak@aek.es edo 607 628342 telefonora deitu behar da maiatzaren 17a baino lehen.

[TAILERRA] Kosmetika jangarria Kultur Etxea

Kosmetik jangarria tailerra izango da, kremak, azalerako elikagaiak, eta abarren inguruan. Izen emateko lautada_berbak@aek.es edo 607 628342 telefonora deitu behar da maiatzaren 17a baino lehen.


11:00

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian'

Turismo bulegoa, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian' Turismo bulegoa

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.


12:00

[HAURRENTZAKO EKINTZA] 'Xomorroak eta piztiak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Bertan egindako hirugarrenean, Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak poesia umeen eskura jarriko dute kontatuz, kantatuz eta marraztuz. Familia osoarentzako emanaldi honetan poesiarekin jolasteko aukera eman nahi da umeek poesia zerbait ludikoa eta dibertigarri bezala hartu dezaten.

[HAURRENTZAKO EKINTZA] 'Xomorroak eta piztiak' Oihaneder Euskararen Etxea

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Bertan egindako hirugarrenean, Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak poesia umeen eskura jarriko dute kontatuz, kantatuz eta marraztuz. Familia osoarentzako emanaldi honetan poesiarekin jolasteko aukera eman nahi da umeek poesia zerbait ludikoa eta dibertigarri bezala hartu dezaten.


14:00

[BERTSO BAZKARIA] Baranbio Lagun-artekoa

Baranbioko Garrastatxu ermita, Aiaraldea Amurrio | BERTSO SAIOA

Belaiki elkarteak antolatuta bertso bazkaria ospatuko da Baranbion. Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute.

[BERTSO BAZKARIA] Baranbio Lagun-artekoa Baranbioko Garrastatxu ermita

Belaiki elkarteak antolatuta bertso bazkaria ospatuko da Baranbion. Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute.


18:00

[DANTZA] Gorbeialdeako euskal dantza topaketa

Ondategiko frontoia, Gorbeialdea Zigoitia | DANTZA IKUSKIZUNA

Zuiako dantza taldea, Aramaioko Lagun Artea, Urkabustaziko Triskari, eta Zigoitiako Oketa Alai izango dira Gorbeiako Dantza Topaketan.

[DANTZA] Gorbeialdeako euskal dantza topaketa Ondategiko frontoia

Zuiako dantza taldea, Aramaioko Lagun Artea, Urkabustaziko Triskari, eta Zigoitiako Oketa Alai izango dira Gorbeiako Dantza Topaketan.


19:30

[KONTZERTUA] Mushkum

Artziniega Museoa, Aiaraldea Artziniega | KONTZERTUA

"Mushkum rocka da, gure izatearen esentzia delako, akustikoa gure soinu organikoagatik eta fronterizoa gure estiloa genero ezberdinen mugan dagoelako". Proiektua Luis Vilen estudioan jaio da, Juncal Altzugarairen ahotsarentzako abestiak sortzeko intentzioaz, bera baita testuen idazlea; era horretan, ildo melodiko konplexuagoak sortu nahian, baina bere sustrai outsiderren esentzia mantenduz. Abestiak, piano eta perkusioari protagonismoa emanez konposatu dira, kitarra akustikoa beti akonpainamendu moduan dagoela. Josean Valle, Luis Vilen ibilbide musikalean ohikoa denez, abestien produkzioan funtsezko pieza bat da eta era berean, zuzenean pianoaren aurrean egongo den persona. Mushkum soinu organiko batekin jaio da, gordintasun eta xumetasunaren arteko perkusio obsesibo batekin, abotsen zein pianoen lirikotasunaren kontraposizioan. Intentzioa, zuzenera grabaketarekiko fideltasun horrekin eramatea da.  Sarrera doan.

[KONTZERTUA] Mushkum Artziniega Museoa

"Mushkum rocka da, gure izatearen esentzia delako, akustikoa gure soinu organikoagatik eta fronterizoa gure estiloa genero ezberdinen mugan dagoelako". Proiektua Luis Vilen estudioan jaio da, Juncal Altzugarairen ahotsarentzako abestiak sortzeko intentzioaz, bera baita testuen idazlea; era horretan, ildo melodiko konplexuagoak sortu nahian, baina bere sustrai outsiderren esentzia mantenduz. Abestiak, piano eta perkusioari protagonismoa emanez konposatu dira, kitarra akustikoa beti akonpainamendu moduan dagoela. Josean Valle, Luis Vilen ibilbide musikalean ohikoa denez, abestien produkzioan funtsezko pieza bat da eta era berean, zuzenean pianoaren aurrean egongo den persona. Mushkum soinu organiko batekin jaio da, gordintasun eta xumetasunaren arteko perkusio obsesibo batekin, abotsen zein pianoen lirikotasunaren kontraposizioan. Intentzioa, zuzenera grabaketarekiko fideltasun horrekin eramatea da. 

Sarrera doan.


19:30

[MUSIKA] Arabako txistulari gazteen kontzertua

San Juan plaza, Lautada Agurain | JAIA

Gasteizeko Udal Folklore Akademiak antolatuta, Arabako txistulari gazteen XXXV. kontzertua ospatuko da.

[MUSIKA] Arabako txistulari gazteen kontzertua San Juan plaza

Gasteizeko Udal Folklore Akademiak antolatuta, Arabako txistulari gazteen XXXV. kontzertua ospatuko da.


20:00

[KONTZERTUA] Uluka

Burubio elkartea, Aiaraldea Amurrio | KONTZERTUA

Ulukak euskal kantu herrikoiak eta gaurkoak egiten dituen taldea da. Kitarra, trikitixa, goilarak... ..."eta lau ahots eme, munduari ulu egiteko prest!".

[KONTZERTUA] Uluka Burubio elkartea

Ulukak euskal kantu herrikoiak eta gaurkoak egiten dituen taldea da. Kitarra, trikitixa, goilarak... 
..."eta lau ahots eme, munduari ulu egiteko prest!".

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»