Asteartea, apirilak 25



18:00

[BEGI BELARRI] 'Arrakala' dokumentala

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan apirilean Arrakala, zirrikitu bat haitzean dokumentala ikusteko aukera izango da. Saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 18.00etan alegia. Izan ere, proiekzioaren aurretik Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feministak solasaldi dinamizatua egingo du. Antolatzaileak: GEU Elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea

[BEGI BELARRI] 'Arrakala' dokumentala Oihaneder Euskararen Etxea

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan apirilean Arrakalazirrikitu bat haitzean dokumentala ikusteko aukera izango da.

Saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 18.00etan alegia. Izan ere, proiekzioaren aurretik Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feministak solasaldi dinamizatua egingo du.


18:30

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

Laudioko Gaztetxea, Aiaraldea Laudio | HITZALDIA

Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilaren 25ean, 18:30ean Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek. Laudioko Gaztetxean da hitzordua.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak Laudioko Gaztetxea

Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilaren 25ean, 18:30ean Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek. Laudioko Gaztetxean da hitzordua.


19:00

[IKASTAROA] 'Euskararen biziberritzea: lana'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzenikastaroko laugarren saioak lana du protagonista. Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan dago banatuta, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Interesdunek ikastaro osoan edo saioka eman dezakete izena. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da. Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

[IKASTAROA] 'Euskararen biziberritzea: lana' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzenikastaroko laugarren saioak lana du protagonista.

Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan dago banatuta, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Interesdunek ikastaro osoan edo saioka eman dezakete izena. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.


19:00

[MAHAI-INGURUA] Gasteizko Gaztetxeak 29 urte

Gasteizko Gaztetxea, Gasteiz | MAHAI-INGURUA

Gasteizen autogestioa eta auzolana defendatuz gaiaren inguruan mahai ingurua antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, apirilaren 25ean, 19:00etan. Errekaleor, Arkilos 10, Auzolana pilotalekua eta Gaztetxea izango dira.

[MAHAI-INGURUA] Gasteizko Gaztetxeak 29 urte Gasteizko Gaztetxea

Gasteizen autogestioa eta auzolana defendatuz gaiaren inguruan mahai ingurua antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, apirilaren 25ean, 19:00etan. Errekaleor, Arkilos 10, Auzolana pilotalekua eta Gaztetxea izango dira.


19:00

[MONOLOGO LITERARIOA] Xabier Amuriza

aldabe gizarte etxea, Gasteiz | BAKARRIZKETA

Udalaren liburutegi sareak antolatutako egitasmoaren baitan kokatzen da Zein ongi bizi zen Ulises Xabier Amurizaren monologo literarioa. Kondaira honek postari-mezulari baten 24 orduko egun bat biltzen du, non, pertsonaia eta abentura ugarietan zehar, herri-jakituriaren eta jakituria kultuaren konbinazio bat garatzen baita. Autoreak dioenez, 'umorea baztertu gabe, ingenioa bilatzen da'. Egitaraua: Gazte eta helduentzako jarduerak

[MONOLOGO LITERARIOA] Xabier Amuriza aldabe gizarte etxea

Udalaren liburutegi sareak antolatutako egitasmoaren baitan kokatzen da Zein ongi bizi zen Ulises Xabier Amurizaren monologo literarioa. Kondaira honek postari-mezulari baten 24 orduko egun bat biltzen du, non, pertsonaia eta abentura ugarietan zehar, herri-jakituriaren eta jakituria kultuaren konbinazio bat garatzen baita. Autoreak dioenez, 'umorea baztertu gabe, ingenioa bilatzen da'.


20:30

[PARRAL EMANALDIAK] Tristtan Mourguy eta Horeba

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu. Bere kantugintza lan horretan 2014ean atera zuen bere lehen folk-akustiko diskoa,Trobador izenarekin. 2016an proiektu berri bati ekin dio  DUAL [1/2] : GORDEKA diskoa plazaratuz. Informazio gehiago: GEU Elkartea

[PARRAL EMANALDIAK] Tristtan Mourguy eta Horeba Parral taberna

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu. Bere kantugintza lan horretan 2014ean atera zuen bere lehen folk-akustiko diskoa,Trobador izenarekin. 2016an proiektu berri bati ekin dio  DUAL [1/2] : GORDEKA diskoa plazaratuz.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»