Osteguna, apirilak 6



17:00

[DOKUMENTALA] 'BatZuk. Euskararen Lau Aurpegi'

amurrio antzokia, Aiaraldea Amurrio | IKUS-ENTZUNEZKOA

Apirilaren 6an BatZuk dokumentala ikusgai izango da Amurrio antzokian.

[DOKUMENTALA] 'BatZuk. Euskararen Lau Aurpegi' amurrio antzokia

Apirilaren 6an BatZuk dokumentala ikusgai izango da Amurrio antzokian.


18:00

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Piramideen bila'

aldai plaza, Aiaraldea Laudio | HAURRENTZAKO EKINTZA

Piramideen bila umeentzako ikuskizuna Korrika kulturala programaren baitan antolatu da. 

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Piramideen bila' aldai plaza

Piramideen bila umeentzako ikuskizuna Korrika kulturala programaren baitan antolatu da. 


19:00

[AURKEZPEN IBILTAIRA] 'Gasteizko kultura alternatiboaren story map-a'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | AURKEZPENA

Iñaki Landa kazetariak Gasteizko kultura alternatiboaren Story Mapa aurkeztuko du Oihaneder Euskararen Etxetik 19:00etan abiatuko den aurkezpen ibiltarian. Story Mapa, mota honetako mapak egiten ikasteko aurretik egindako ikastaroko parte-hartzaileen ekarpenekin osatu da.  Guztira 60 puntu baino gehiago identifikatu dituzte mapan eta horietako bakoitzean gune hauetara bertaratzeko datuak eta lekuaren istorioa kontatzen dira.

[AURKEZPEN IBILTAIRA] 'Gasteizko kultura alternatiboaren story map-a' Oihaneder Euskararen Etxea

Iñaki Landa kazetariak Gasteizko kultura alternatiboaren Story Mapa aurkeztuko du Oihaneder Euskararen Etxetik 19:00etan abiatuko den aurkezpen ibiltarian.

Story Mapa, mota honetako mapak egiten ikasteko aurretik egindako ikastaroko parte-hartzaileen ekarpenekin osatu da.  Guztira 60 puntu baino gehiago identifikatu dituzte mapan eta horietako bakoitzean gune hauetara bertaratzeko datuak eta lekuaren istorioa kontatzen dira.


19:00

[MAHAI-INGURUA] 'Euskaldunen aktibaziorako esperientziak'

UDALETXEA, Gorbeialdea Zuia | MAHAI-INGURUA

Euskaldunen aktibaziorako ekimenak ugaritzen doaz Euskal Herri osoan zehar. Zuian ere pareko asmo batekin dabiltza Baietz 42! ekimeneko kideak.Datorren ostegunean (apirilak 6), 19:00etan, Murgian, udaletxeko 1. solairuko aretoan, 2016ko bi ekimen entzutetsuren berri izateko aukera paregabea dugu.

[MAHAI-INGURUA] 'Euskaldunen aktibaziorako esperientziak' UDALETXEA

Euskaldunen aktibaziorako ekimenak ugaritzen doaz Euskal Herri osoan zehar. Zuian ere pareko asmo batekin dabiltza Baietz 42! ekimeneko kideak.

Datorren ostegunean (apirilak 6), 19:00etan, Murgian, udaletxeko 1. solairuko aretoan, 2016ko bi ekimen entzutetsuren berri izateko aukera paregabea dugu.


19:00

[LABURBIRA] Agurain

zabalarte aretoa, Lautada Agurain | IKUS-ENTZUNEZKOA

XIV.Laburbira 8 film berezirekin dator aurten ere. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu 2017an; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da. Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamalau urte beteko ditu 2017an, bideak urratzen bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zinearen mokadu hauez gozaraztea.  Hona hemen, XIV.Laburbiran proiektatuko diren 8 lanak: Azken Saskia (Oier Fuentes) Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea) Ihesa(Alejandro Díaz Castaño) Elemakarrak(Ibon Iza) Jalgi(Eki Pagoaga) 280º(UDA films) EUSPOT lehiaketako spot onenak Hileta (Kepa Sojo) Informazio gehiago: Euskaltzaleen Topagunea

[LABURBIRA] Agurain zabalarte aretoa

XIV.Laburbira 8 film berezirekin dator aurten ere. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu 2017an; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da.

Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamalau urte beteko ditu 2017an, bideak urratzen bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zinearen mokadu hauez gozaraztea. 

Hona hemen, XIV.Laburbiran proiektatuko diren 8 lanak:

  • Azken Saskia (Oier Fuentes)
  • Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
  • Ihesa(Alejandro Díaz Castaño)
  • Elemakarrak(Ibon Iza)
  • Jalgi(Eki Pagoaga)
  • 280º(UDA films)
  • EUSPOT lehiaketako spot onenak
  • Hileta (Kepa Sojo)

Informazio gehiago: Euskaltzaleen Topagunea


19:30

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Etxe

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | KONTZERTUA

Apirilean Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloaren saio bikoitza izango dugu. Hilabetea estreinatzen Etxe egongo da gurean eta 22M2 taldearekin itxiko da apirila.

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Etxe Oihaneder Euskararen Etxea

Apirilean Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloaren saio bikoitza izango dugu.

Hilabetea estreinatzen Etxe egongo da gurean eta 22M2 taldearekin itxiko da apirila.


19:30

[IRAKURLE KLUBA] Eider Rodriguez 'Katu jendea'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude. Egitaraua Antolatzailea: GEU Elkartea

[IRAKURLE KLUBA] Eider Rodriguez 'Katu jendea' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.


19:30

[DOKUMENTALA] 'Mairulegorreta: iluntasunetik argitasunera'

auditoriuma, Lautada Dulantzi | IKUS-ENTZUNEZKOA

Dulantziko Korrika Kulturalaren baitan, apirilaren 6an, Mairulegorreta: iluntasunetik argitasunera dokumentala ikusgai izango da.

[DOKUMENTALA] 'Mairulegorreta: iluntasunetik argitasunera' auditoriuma

Dulantziko Korrika Kulturalaren baitan, apirilaren 6an, Mairulegorreta: iluntasunetik argitasunera dokumentala ikusgai izango da.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»