Eusko Ikaskuntzak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin, euskararen erabileraren inguruan gazteek dituzten kezkak eragile, aditu, gazte eta izaera desberdineko erakundeekin konpartitzeko aukera eskaini nahi du. Horretarako foro parte-hartzailea gauzatuko du marxoaren 31n goizez Oihaneder Euskararen Etxean. Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea
Korrika txikia: arratsaldeko 2.30etik aurrera egingo da Aramaioko eskolako haurrak protagonista izanik. Eskolatik irtenda, Nardeaga eta Pedro Ignazio Barrutia kaleetan egingo da. Korrika jaialdia: arratsaldeko 6.30ean egingo da Kiroldegian. Sarrerak 2 eurotan salgai jarriko dira herriko toki desberdinetan, aldez aurretik. Parte hartzaileak hurrengoak izango dira: ◦ Eskolako umeak◦ Alaiak abesbatza◦ Trikitixa eskola◦ Bixente Goikoetxea abesbatza◦ Flamenkoa◦ Papargorri abesbatza◦ Maria, Idoia eta Leire kantariak◦ Bertso eskola◦ Euskal dantza
Patxi Salaberri NUPeko Filologia katedradunaren eskutik Toponimia: gure herrien izenak hitzaldia izango da Laudion.
Asparrenan 20. Korrika ospatzeko egitarau berezia prestatu dute martxoaren 31tik apirilaren 8ra arte.
Zirika Zirkus taldearen eskutik Tren geltokia antzezlana disfrutatzeko aukera izango da. Ekimen hau LaudiOHOLTZA eta Korrika Kulturala programen baitan dago.
Etorkizun Perfektua erakusketara bidita gidatua martxoaren 18an eta 31n izango da, 19:00etan. Izena ematea ezinbestekoa da, bisita burutu aurreko bost minutura arte.
Askapenaren eskutik Sardiniako Brigadak hitzaldia eskainiko da Urkabustaizko kultura etxean.
Gorrotoz Hasiak musika taldearen kontzertua izango da Laudioko Sorgin tabernan.