⛅ EGURALDIA

Arratsaldez, estaliago

Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 08:34

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizez ostarteak izango dira nagusi, baina arratsaldez zerua hodeitsuago egongo da, bustitzeko aukerarekin.

Bai gaur zein bihar ere bai lainoak sortuko dira goizean goiz. Ondoren, ostegunean zerua tarteka hodeitsu egongo dela dio Euskalmetek; arratsaldean ugariagoak izan daitezke hodeiak, eta euria bota ahalko du ere. Eolo hegotik ariko da, ahul bizi, arratsaldean ipar osagaia hartuko badu ere. Minimoak minimoetan egongo dira: 0 graduan hasi —adi izotzari— eta 16 gradura igoko dira tenperaturak hiriburuan.

Zeruak partez hodeituta segituko du, erdi eta goi mailako hodeiekin. Beste behin, arratsalde partean estaltzera joko du, eta busti ahalko du ere. Haizeak hegotik egingo du ufa, ahul bizi, eta alde termikoa 5 eta 18 gradu artekoa izango da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide