Goizean zehar zeru hodeitsuak mantenduko dira, baina arratsaldeak aurrera egin ahala hodeitzak gutxitzera joko duelakoan daude meteorologoak. Eolo ipar osagaian mantenduko da, ahul-bizi, baina zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Termometroetan ez da aldaketarik espero, eguneko alde termikoa hiriburuan 4 eta 14 gradu artean egongo baita.
Ostiral goizean lainoa agertu daiteke; ondoren, ortzia nahiko garbi geratuko da, Lorenzo ikusi ahal izango dugularik. Haizeak norabidea aldatuko du goizean, hegotik ufa eginez, baina arratsaldean berriz ere ipar osagaira bueltatuko da, indar askorik gabe. Tenperaturetan dezenteko aldaketa igarriko da, alde termikoa nabarmen zabalduko baita: 2 graduan hasi eta 20 gradura igoko da galinstanoa.