Hodeiez zipriztinduta mantenduko da asteazkena, eta zenbaitetan hodeitza andana pilatuko da. Euria ere bota dezake, baina ez da espero oso ugaria izango denik. Arratsaldean zertxobait garbitzera egingo du. Eolo ipar osagaian geratuko da, ahul-bizi. Tenperaturetan ere ez da demaseko aldaketarik egongo, hiriburuan termometroan 6 eta 13 gradu arteko aldeak ikusiko dituztelarik.
Joera hori bihar errepikatuko da ere. Alde hodeitsu eta oso hodeitsuak tartekatuko dira goizean, baina, bezperan bezala, arratsaldean horiek gutxituko dira. Haizeak antzeko norabidetik egingo du, baina bolada gogorragoekin. Tenperaturak ere, antzera, 4 eta 14 gradu bitartean.