Emakume nekazariak eta abeltzainak, protagonista

Erredakzioa 2017ko ots. 20a, 09:00
Emakume nekazariak eta abeltzainak protagonista izango dira Argantzunen. /Alea

UAGAk jardunaldia antolatu du, otsailaren 22an, Argantzunen, berdintasunean egindako lana aurkezteko.

 

Ekintza sailak azken urteetan jarduera ugari antolatu ditu lehen sektorean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan, "emakumeek erabakiak hartzeko esparru guztietan parte har dezaten sustatuz, bai UAGAn, bai sektoreko gainerako antolakundeetan". Lan horren emaitza herritarrei ezagutarazi nahi diete, eta, horretarako, jardunaldi batzuk prestatu dituzte, otsailean. Trebiñura asteazkenean, hilaren 22an, iritsiko dira jardunaldiak. Argantzungo udaletxeko ludotekan dute hitzordua, 10:30etik aurrera.

Ikusgarritasuna 

Nekazarien sindikatuak azaldu eman duenez, berdintasunaren alorrean eta emakume nekazari eta abeltzainen ahalduntzean egiten ari diren lana zabaltzeaz gainera, oso ikusgaitasun txikia duten emakumeen lana nabarmendu nahi dute."Beharrezkoa iruditzen zaigu era aktiboan aitortzea emakume horien guztien lana, eta bereziki gure afiliatuena", adierazi dute.

Jardunaldi hauetan lehen sektoreko lagun oro parte hartzera gonbidatu nahi dute. "Guztiak animatzen ditugu jardunaldi hauetara etortzera, proiektu handi honetan aurrera egiteko, pertsona orok nahi duen guztian aktiboki parte har dezan, erabateko berdintasunean eta errespetuan". 

Egitaraua:

Argazki-erakusketa: Arabako emakume nekazari eta abeltzainak.

10:30 Jardunaldiaren aurkezpena: UAGAko Batzorde Exekutiboa.

Bideo-proiekzioa Nekazaritza eta abeltzaintza: femenino singularra.

Hitzaldia: Emakumeak lehen sektorean: Blanca Sanchez, UAGAko teknikaria.

Solasaldia: Emakume nekazari eta abeltzainen aukerak, erronkak eta beharrizanak:
- Agurain: Idoia Arrazola, untxi- hazkuntzaren sektoreko abeltzaina (Narbaiza)
- Aiara: Isabel Ugarte, esnetarako ardi- azienden abeltzaina (Menagarai).
- Gasteiz : Nieves Quintana, nekazaria (Otazu).
- Trebiñu: Yolanda Urarte, nekazaria (Argote).
- Guardia: Itxaso Compañon, mahastizaina (Lantziego).

Parte hartzeko asmoa jakinarazi behar da, 945-26 05 33 telefonora deituta.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide