alea.eus

Inbertsioetarako aukerarik ez dela salatu du Trebiñuk

Anakoz Amenabar 2016-11-25 10:04   Ekonomia  Trebiñu  Trebiñu

Aurrenkontu berarekin, "aldaketa" aukerarik gabe daudela dio Ernesto Argote alkateak

 

Inbertsioetarako aukerarik ez dela salatu du Trebiñuk
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) bere horretan mantenduko dute 2017an. /Alea | Ikusi handiago | Argazki originala

Trebiñuko Udalean datorren urteko aurrekontuak zehaztu gabe badituzte ere, hainbat erabaki hartu dituzte dagoeneko. Besteak beste, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) bere horretan mantenduko dutela iragarri du Ernesto Argote alkateak, eta, gainontzekoan, udalerria inbertsioetarako "aukerarik gabe" dagoela salatu du.  

"Berriz ere Burgos eta Arabako diputazioen erabakien zain izango gara,  alboratuta jarraituko dugu, inbertsioak egiteko inolako aukerarik gabe", azaldu du Argotek. Datorren urteko aurrekontua –1,6 milioi inguru– ohiko gastuei aurre egiteko baino ez dela izango aipatu du, eta beraz, administrazio nagusiagoek zer erabaki "zain" izango direla.

OHZri dagokionez, berriz, 2017an ere, aurten bezala, kobratuko duten zerga portzentajea %0,40an mantentzea onartu dute. Beharraren arabera,"aurrerago" ikusiko dute zerga portzentajea igoko ote duten, baina momentuz mantentzea erabaki dute. "2007. urtetik, urtez urteko igoerarekin, %150eko igoera izatera heldu ginen PPrekin, gehiegizkoa, eta alferrikakoa, kontuan hartuta udalerriko inbertsio handietarako nahikoa diru ere ez dela biltzen".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa