alea.eus

Zortzi herritan ibiliko da ludoteka, euskara hutsean

Estitxu Ugarte 2016-10-22 12:00   Euskara  Trebiñu

Haur euskaldunak eta euskara gutxi dakitenak biltzen dira Trebiñu zeharkatzen duen ludoteka ibiltarian, urtero. Egitaraua aurkeztu dute.

 

Zortzi herritan ibiliko da ludoteka, euskara hutsean
Argantzun inguruan | Ikusi handiago | Argazki originala

Zortzi herrik hartuko dute parte aurten Trebiñuko Udalak antolatzen duen ludoteka ibiltarian: Doroño, Armentia, Arrieta, Añastro Aguillo, Albaina, Fuidio eta Saseta. Herriz herri mugituko da ludoteka, asteburu bakoitzean lau herritan. Euskara hutsean izango da ludoteka, eta bertan haur euskaldunak eta euskara gutxi dakitenak biltzen dira. Antolatzaileen esanetan, eremu egokia da haur guztiek parte hartzeko. Lau begirale arituko dira lanean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa