Trebiñuko Konderriko Udalak helduen euskara ikastaroak diruz laguntzeko ordenantza abian du, eta horrenbestez langabeei matrikularen %75 eta gainontzekoei %30 ordainduko die. Bestalde, Arabako Aldundiak ere diru laguntzak eskainiko ditu.
Ikasturteari urrian emango diote hasiera eta, aurten, euskara eskolez gain zenbait programa osagarri abian jarriko dituzte Saretzen izeneko plataformaren baitan; gurasoentzako ikastaroa, mintzalaguna, irteerak eta bestelakoak izango dira.