Zaldiek eta zaldikoek hitzordua dute Argantzunen

Estitxu Ugarte 2016ko mar. 17a, 13:27
Argantzungo Raid Hipikoa

Larunbatean egingo dute XII. Raid Hipikoa Argantzunen. 60tik gora lagunek parte hartuko dute.

 

Abiadura, trebetasuna eta erresistentzia fisikoa eta psikologikoa probatu beharko dute larunbatean Argantzungo XII. Raid Hipikoan parte hartzen duten zaldiek eta zaldikoek. Proba gaindituz gero Espainiako Estatuko eta Nazioarteko txapelketatan parte hartzeko aukera izanen dute kirolariek. Arbe klub hipikoak eta Argantzungo zaldi guneak antolatu dute lasterketa, eta Roberto Campo Argantzungo zaldi elkarteko kideak azaldu duenez, 60tik gora lagunek izena eman dute  antolatu diren lau kategorietan. "Gehienak kanpokoak dira, Madriletik, Galiziatik edo Kataluniatik etorritako zaldikoak. Bestalde, zortzi epailek eta lau albaitarik zainduko dute probak nazioarteko arauak betetzen dituela", esan du Campok.

Lehen zaldi lasterketa 09:00etan hasiko da eta azkena 10:30ean. Guztiak Argantzunetik abiatuko dira, hain zuzen ibaiaren ondoan dauden  landetatik. Lehenbiziko bi probak zaldi eta zaldiko berriei zuzenduta daude, eta hurrenez hurren 40 eta 60 kilometro egin beharko dituzte kirolariek. Argantzun, Trebiñu, Pangua, eta Añastro zeharkatuko dute.

Hirugarren eta laugarren probek estatu mailan eta nazioarte mailan konpetitzeko aukera ematen dute. Bietan 80 kilometro egin beharko dituzte zaldiek eta zaldikoek, Argantzun, Estavillo, Armiñon, Tuyo,  eta Antezana de la Ribera herriak igaroko dituzte.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide