alea.eus

Araztegi berria inauguratu dute Urbisun

Erredakzioa 2017-04-03 16:37   Ingurumena  Mendialdea

139.606 euroko inbertsioa behar izan da, eta arazketa sistema berriak eragotzi egin du hondakin ur tratatu gabeak Istora ibaira isurtzea.

Araztegi berria inauguratu dute Urbisun
Araztegi berria Mendialdean kokatuta dago. | Ikusi handiago | Argazki originala

Mendialdean kokatuta dagoen Urbisu herriak arazketa sistema berri bat estreinatu du. Guztirako inbertsioa 139.606 eurokoa izan da eta, obra horiei esker, eragotzi egin da hiriko hondakin urak zuzenean Istora ibaira isur daitezen. Obraren  %65 foru sailak ordaindu du, gainontzeko %35 Urbisuko Administrazio Batzarrak.

Obraren helburua antzinako hobi septikoa eraistea izan da, izan ere, zailtasunak zituzten hondoa garbitzeko eta behar bezala zaintzeko. Araztegi berriak hobi sistema berri bat ere badu, koko iragazkiarekikoa, eta hainbat tratamendu eta kutxatila baditu laginak hartzeko. Era horretan, ibaira isuritako uren kalitatea araudiak eskatzen duenari egokitu zaio.

Gainera, kutxatila berria ezarri da, euri jasa handien sasoian arazketa instalazioa ito ez dadin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa