alea.eus

Mendialdeko Kuadrillak 1,3 milioi euroko aurrekontua onartu du

Mirian Biteri 2017-01-30 12:50  Mendialdea

Iazko kontuekin alderatuta, berdintasun alorreko teknikariaren kontratazioa da aurtengo berrikuntza bakarra.

Mendialdeko Kuadrillak baditu dagoeneko aurrekontuak. Pasa den abenduan, Bernedon egindako osoko bilkuran onartu zuten batzarkideek proiektua EAJko eta Urizaharrako talde independientearen babesarekin; Maeztuko Bildu abstenitu egin zen eta Kanpezuko Kaixok, berriz, kontuen kontra bozkatu zuen.

Esan bezala, ez du alde handirik 2016ko aurrekontu egitasmoarekin; 1.368.544 eurokoa da aurtengoa. Aurten ere, diru gehiena ohiko gastuetara bideratuko dute ematen diren zerbitzuak ordaintzeko. Kuadrillatik jakinarazi dute berrikuntza bakarra berdintasun alorreko teknikariaren kontratazioa dela, eta horretaz aparte, ez dagoela inbertsio berririk egiteko asmorik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa