alea.eus

Kanpezuko kiroldegiaren ingurua hobetzeko lanak martxan daude

Naiara Lpz de Uralde 2017-01-12 10:06   Gizartea  Mendialdea  Kanpezu

Datozen hilabeteetan hareazkoa den futbol-zelaia ere konpontzeko asmoa dute, bertan belar artifiziala jarrita.

 

Kanpezuko kiroldegiaren ingurua hobetzeko lanak martxan daude
Datozen hilabeteetan hareazkoa den futbol-zelaia ere konpontzeko asmoa dute, bertan belar artifiziala jarrita | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa den abenduan udal-kiroldegiaren ingurua hobetzeko lanak hasi zituzten Kanpezun, eta udaberri aldera bukatzea estimatzen dute. Obra hauen bidez zaharkituta eta egoera txarrean dagoen porlana txukuntzeaz gain, eskailerak ere kendu dituzte instalazioaren irisgarritasuna hobetzeko. Gainera, argi kableen kanalizazioa ere aldatuko dute. 

Hobekuntza hauek guztiak egiteko, Arabako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzei esker, Udala 153.339 eurotako aurrekontuaz baliatuko da. 

Kirol azpiegiturekin jarraituz, 2017. urteko aurrekontuetan adostu zuten partida bat futbol zelaia konpontzeko bideratu behar zela adostu zuten. Izan ere, "gurea Araba osoan geratzen den hareazko zelai bakarra da, eta belar artifiziala jarri nahi diogu", adierazi du Ibernalo Basterrak, Kanpezuko alkateak. 

Eraldaketa Arabako Futbol Federakuntzak, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak berak jarriko duen diruaren bidez gauzatuko dute. "Oraindik instituzioekin hizketan bagabiltza ere, obrak udarako prest egotea espero dugu", azaldu du Basterrak. 

Hala, udal korporazioak, kirol eta aisialdi-guneen berrikuntzekin inguruko turismoa sustatzea bilatzen dute.

Landetxearen gestioa

Bestalde, Ibernalo landetxearen kudeaketa berriaren kontratazioa pasa den astelehenean itxi zuten. Oraingoan ere, kudeaketa kontratuak bi urteko indarraldia izango du, beste bi urtetarako luzapena egiteko aukerakin. "Enpresa etxearen, jatetxearen, zein bestelako ekintzak antolatzeko erabiltzen diren gelen kudeaketaz  arduratuko da", azaldu du Basterrak. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa