Ikazkinek utzitako ondarea berreskuratu nahi dute Mendialdean

Mirian Biteri 2016ko abe. 17a, 07:00

Pasa den mendera arte, Bernedo eta Lagrango herritar gehienentzako funtsezkoa zen egur-ikatza egitea. Arbasoen ogibidea ezagutarazteko ahalegin berezia egiten dabiltza.

Lagrango alkate Jose Mari Martinezek gertutik ezagutu zuen esandako ogibidea, gurasoek horretan jardun zuten eta. Bera ere zeregin horretan ibili zen: "Nik lagundu egiten nuen; hamar bat urte bete nituen arte egin zen egur-ikatza etxean". Aita ikazkina zen, eta ama, txondorretatik lortutako egur-ikatza Arabako Errioxatik eta Nafarroatik saltzeaz arduratzen zen.  Jose Mari jaio aurretik astean bi bider joaten zen azken hori Guardiara, Toro mendatea zeharkatuz. Vianara ere askotan jaisten zen, egurra eta ikatza eramatera.

Gogoratu du Lagranen eta inguruko herrietan zaila zela nekazaritzaz bizitzea, lur gutxi zegoelako eta, hortaz, gehienek egur-ikatza egiten zutela. "Ekonomikoki hobeto zeuden familiek gutxiago, eta xumeenek, berriz, gehiago. Azken horietakoak ginen gu", esan du.

Irakurri osoa ALEA aldizkariaren 86. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide