alea.eus

"Lotsagarria da produktuak euskara hutsez saldu ezin izatea"

Estitxu Ugarte 2016-06-15 15:23   Euskara  Mendialdea  Kanpezu

Irune Martinez de Antoñana Kanpezuko nekazariak oso argi du: Gasteizko Udalak ez du zuzen jokatu, eta produktuen izenak eta prezioak euskara hutsean iragartzea onartu beharko luke. Bihar frogatuko du aukera hori duen.

"Lotsagarria da produktuak euskara hutsez saldu ezin izatea"
Etxeko Baratzako postua | Ikusi handiago | Argazki originala

Astero bezala Kanpezuko Etxeko Baratza ortu ekologikoko arduraduna Santa Barbarako merkatura hurbilduko da bihar, eta merkatua hasi aurretik Gasteizko Udalaren ikuskariari eskatuko dio argitzea produktuak euskara hutsean saldu ahal dituen edo ez. Irune Martinez de Antoñana nekazaria haserre agertu da aurreko astean haren kontra egindako aktagatik, eta ALEAri azaldu dio zehatz mehatz gertatutakoa.

Postuko bere arbelatxoan produktuak eta prezioak euskara hutsean idazteko debekua "lotsagarria" iruditzen zaiola azpimarratu du. "Lotsagarria iruditzen zait erdaraz dagoenean ez dutelako esaten euskaraz jarri behar dela; niri esaten baldin badidazu erdaraz jarri behar dudala, ados, jarriko dut, inongo arazorik gabe, baina gero erdaraz dutenei esaiezu ere euskaraz ipintzeko" esan du nekazariak.

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Martin Rezola 2016-06-16 09:57 Erantzuna | #1

Non sinatu behar da Udalari espedientea ireki diezaioten eta nekazari horri Bikain saria eta Bai Euskarari ziurtagiria eman diezaioten?
Udalak ez omen dio garrantzirik eman nahi izan gertatutakoari (hau da, Udalak uste du gertatutakoak ez duela garrantzirik). Niri eskandaloa iruditzen zait. Orduan, zerk du garrantzia herri honetan?
Eskerrik asko, Irune. Zu bezalakoak behar ditugu.
Gora Kanpezuko txitxirioa!

Xabier Rico Iturriotz 2016-06-16 11:31 Erantzuna | #2

Ziurtagiri guztiak eta gehiago merezi ditu Irunek.. Udalari mila kalabaza!!Salaketa egin duen udal langileari eman diezaiotela trasladoa Gironarra Ea "legea" betearaztea ausartzen den. Mila esker Irune!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa