Martxoaren 25ean, ostirala, izango da lehena. Bisitariak Izkiko parke naturalean murgilduko dira, bertako ameztiak, hezeguneak eta komunitateak ezagutzeko. Urturiko golf zelaian egin dute hitzordua.
Martxoaren 28an, astelehena, berriz, Ihuda errekaren goiko arroan dauden leize artifizialak ikusteko aukera izango dute. Faido herrian hasiko da irteera.
Ardoaren eta Arrainaren ibilbidera, Toro mendatera eta Ega errekaren iturburura ere bisita gidatua dago apirilaren 10an, Lagranetik. Maiatzaren 1ean, azkenik, Bernedoko karobien eta txondorren ibilaldia egin ahalko da. Herriko plazatik abiatuko da irteera.
Egutegia zabalik
Dagoeneko zabalik dago horietarako izen-ematea. Interesatuek 945 40 54 24 telefono zenbakira deitu dezakete, edo, info@montanaalavesa.com helbidera idatzi. Kuadrillatik jakinarazi dute bisitak beste egun batean egiterik ere badagoela.
Horrekin batera, azaldu du irteeren iraupena hiruzpalau ordukoa izango dela, eta komeni dela mendiko arropa egokia eramatea. Ohartarazi dute, aldi berean, plazak mugatuak direla.