Etxebizitza hutsen errolda egin nahi dute Arraia-Maeztun

Mirian Biteri 2016ko ots. 28a, 09:00

Arraia-Maeztuko Udalak udalerrian hutsik dauden eta saltzeko edo alokatzekotan moduan dauden etxebizitzen errolda egiteko asmoa agertu du, eta horretarako oharra kaleratu du egunotan. Bertan jakinarazten da askotan joaten ohi dela jendea udaletxera esandako ezaugarriak dituzten etxebizitzez galdezka.

Hori kontuan izanda, horrelako etxeak dituzten jabeei eta interesatuta daudenei gonbita egin die jabetza horri buruzko datu orokorrak eman ditzatela. Horretarako Udalaren webgunean edo udaletxean bertan topatuko duten etxebizitzen egoeraren fitxa bete eta aurkeztu dezatela eskatu du.

Arraia-Maeztuko alkate Anartz Gorrotxategik argi utzi nahi izan du Udalak ez duela nahi preziorik edo bestelako kontratuko baldintzak ezagutu nahi, ezta balizko salerosketaren kudeaketan parte hartu ere; bilatzen dena da saldu edo alokatu daitezen, etxebizitza horien existentzia, eskuragarritasuna eta kokapena ezagutzearekin batera, jabeekin harremanetan jarri ahal izateko aukera onena bilatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide